





HARITZPEn zure eskura ditugu 6 logela bikoitz. Denek dituzte bainugela eta telebista. Horietako 3 “suit” modukoak dira eta bakoitzean 5 lagunek ere egin dezakete lo. Logeletako bat elbarrientzat egokitua dago eta beste batek ohe zeruduna du.
Egongela-jangela handia dugu, tximinia eta guzti, bezeroen eskura eta hantxe ematen ditugu gosariak.
Udan, berriz, portxean ematen ditugu gosariak naturaren erdian. WIFI sare harigabearen zerbitzua du etxeak doan.
HARITZPE 2006. urtean zabaldu zen eta urte gutxi hauetan jadanik gomendatzen dute MICHELIN Gidak eta TOPRURAL landa etxeen elkarteak.